Épisodes

  • Beranduegi 5x06: Nire semearen aita Benito da
    Nov 29 2024

    Oraintxe bertan euskal herritarrak gehien kezkatzen dituen gaiari eskaini dizkiogu lehen bost minutuak: Twitterretik joan, bai ala ez? Mastodon, ondo dago? Eta behin hori argituta, txikikeriak: euskal gazteen zoriontasun maila, pentsamendu suizidak, Zarauzko sozialisten arteko borrokak, Errusiako iraultza eta Benito Lertxundiren agurra.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Berri Txarrak - 'Breyten'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

    Afficher plus Afficher moins
    1 h et 2 min
  • Oroimen Histerikoa 2x11: Baginak hitz egingo balu
    Nov 26 2024

    Oraindik baginek ez dutenez hitz egiten, haien ordez Nagore Irazustabarrenak kontatu dizkigu ginekologiaren historiako zenbait pasarte. Horien artean ginekologiaren aita bezala izendatu zen gizonarena: James Marion Sims. Emakume esklabuak elkarri ebakuntzak egiten jarri zituen gizona.

    Afficher plus Afficher moins
    25 min
  • BTN 2x22: Uxue Alberdi | Etsitzea
    Nov 25 2024

    Zuek etsi al duzue inoiz? Eta hala bada, hitzaren zein adieratan? Negatiboa bezain positiboa izan daitekeelako etsitzea; itxi ditzakeena adina ate ireki ditzakeelako; baita espero gabeko agertokiei leku egin ere; lehiak ez bezala, etsitzeak lasaitasuna baitu jokozelai. Etsi edo ezin izateaz ulerkera oso kapitalista eta neoliberala dugula ohartu gara Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearekin izandako ordubeteko berriketaldian.

    Grego, adliz, nahiko etsi-oneko pertsona da. Lasai geratzen da mendi tontorra zapaldu gabe, bide erdian hamaiketakoa egiten. Nahiz eta badituen bere etsi ezinak ere: izan parrandan edo egunen batean bollera bihurtzeko esperantzan.

    ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

    Afficher plus Afficher moins
    1 h et 9 min
  • Egonarria 3x03: Makro-berriztagarriak Araban I Iñigo Leza
    Nov 20 2024

    Energia berriztagarrien makroproiektuak pilpilean daude Euskal Herri osoan. Nafarroan aspalditik daude oso hedatuta. EAEn, Jaurlaritzako datuen arabera, enpresek eraikitzeko aurkeztu dituzten proiektuen datuak hauek dira: Energia eolikoko 37 proiektu eta energia fotovoltaikoko 74. Proiektu horietako asko Araban daude kokatuta: haize erroten 37 proiektutik 15 eta eguzki plaken 74tik 68. Baina... Zergatik Araban? Horretaz hitz egitera gonbidatu dugu Iñigo Leza, Araba Bizirik eta AHT-rik ez Lautadan taldeetako kidea.

    Afficher plus Afficher moins
    20 min
  • Oroimen Histerikoa 3x10: Sponsorra behar dugu
    Nov 19 2024

    Oroimen Histerikoa podcastean dagoeneko 75 saio inguru egin ditugu, eta harrigarria bada ere, oraindik ez dugu babesletzarik lortu. Marka batzuen izenak bota ditugu han eta hemen, baina inork ez dio amuari kosk egin. Horregatik pentsatu dugu nabarmenagoak izan behar dugula, eta saio honetan hainbat marka izango ditugu hizpide, gure milioika entzuleen artean enpresa horietako arduradunak dauden itxaropenez.

    Afficher plus Afficher moins
    31 min
  • Menda Bikoitza 2x03: Eztula eta eguzkiaren beroa
    Nov 18 2024

    Gaurko sendabelarra eztul-belarra (Tussilago farfara) izango da, eztul-belar hostoa. Izan ere, eztula entzuten hasi garen sasoian gaude. Eztula egiteko gogoa etortzea da saio hau egiterakoan izaten dugun beldurrik handienetakoa eta karamelua aldamenean izaten dugu; ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula jendaurrean ari garenean eztul eraso gelditu ezina. Baina eztulak ere ezberdinak daude, eta bakoitzarentzat erremedio ezberdinak aipatu ditugu.

    Eztul belarraren hostoak aberatsak dira muzilagotan, inulinatan, flabonoideetan, azido malikotan, taninotan, fitoesteroletan, potasio nitratotan eta zink gatzetan. Printzipio aktibo hauek arnas-bideetako erretasuna eta hantura kentzeko gaitasuna dute, eztula sorrarazten duen espasmoa gelditzeko gai dira eta immuno estimulatzaileak ere badira.

    Birika eta bronkioetako mintzak baretu, indartu, garbitu eta sendatzen ditu: hala, katarroa, marranta, asma, laringitisa, bronkitisa eta biriketako gaitzetarako egokia da, eta eztula izan edo ez, erabili dezakegu.

    Iluntasunari aurre egiteko sendabelar bati buruz ere aritu gara: Santio-belarra edo hiperikoa, hain zuzen (Hypericum perforatum). Urteko egunik ilunenetakoak ditugu hauek eta askori ongi etorriko zaigun informazioa da honakoa. Hala ere ez dugu liluran erori behar, kontrakotasunak badituelako eta ez delako denontzat egokia. Eguzkiaren indar arketipikoa du lore honek eta Matthew Becker belargileak esan ohi duen bezala: eguzkiaren energia eta beroa gure gorputzera ekartzen ditu, batez ere gure psikera.

    Lore lehortu berriekin tintura egin eta tintura hori txokolate berotan hartzea proposatu dugu saioan, terapia ez baitago beti modu desatseginean egin beharrik. Udan, eguzki berotan, lorea oliotan beratu eta oleatoa egitea ere ideia bikaina da. Sesamo oliotan egin eta urte sasoi honetan, gauez, gorputz osoan masajea emanez igurztea ere proposatu dugu. Hau ez da orain prestatu dezakeguna, oleato hau egiteko lore freskoa behar dugulako batetik eta kasu honetan garrantzitsua delako eguzki bidezko beratzea duen oleatoa egitea. Datorren udan presta dezakegu eta negurako prest eduki.

    Afficher plus Afficher moins
    29 min
  • Beranduegi 5x05: Imaginatu itzazu kakainean
    Nov 15 2024

    Publiko aurrean hitz egin behar duzunean, edo aurrean duzun norbaitek errespetu handia ematen dizunean, erabiltzen al duzu biluzik irudikatzearen trukoa? Ba badugu hobe bat: imaginatu kaka egiten, mugikorra eskuan dutela. Lasaitzen ez bazara, agian arazoa zeurea da. Donald Trumpekin eta EHUko errektoreordea den Guillermo Quindósekin egin dugu proba, eta guri funtzionatu digu.

    Saio amaieran jarri dugun kanta: Koma - 'Imaginatelos Cagando'

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

    Afficher plus Afficher moins
    1 h et 7 min
  • Oroimen Histerikoa 3x09: Lorejaleak
    Nov 12 2024

    'Zer jan, hura izan' dio euskarazko esaera zaharrak; eta halaxe gabiltza, haragijaleok, bejetarianook, beganook, eta bestelako dietak jarraitzen ditugunok, gure elikadura zaindu eta inguruan eragiten dugun inpaktua murriztu nahian. Arrazoi ideologikoengatik zenbait, osasunagatik besteak, eta ohitura hauek modak direla dionik ere izango da... Baina historian zehar, zer? Beste kontu askoren artean, haragia jateari uko egin zioten pertsonaia historikoak ekarri dizkigu Nagore Irazustabarrenak aste hontan.

    Afficher plus Afficher moins
    29 min